Birgaitzea

Oxillain burdinola

Oxillaingo burdinola-instalazio babestua berreskuratzea eta aktibatzea, Markina-Xemein Dokumentazioa, kontrol arkeologikoa, garbiketa, elementu apalgarrien ezabapena, planimetria eta lantegi barruko segurtasuna. Etorkizuneko lanetarako oinarriak finkatu ditugu: multzoa birgaitzea eta/edo eremuan indusketak egitea.

Muskizko meatze-paisaia

2012an babestutako Muskizko meatze-barrutien ondare-aktibazioa Pixkanaka, honako proiektu hauek garatu dira: Azterketa Historiko-Arkeologikoa, Muskizko Meatzaritzako Paisaiaren Ekintza Plana, Hoyo-Onton Barrutiaren Paisaia Hobekuntza, Muskizko Meatzaritza Paisaiaren Interpretazio Plana eta Gazteluko Zamalekuaren Zuzendari Plana.…

Zamacola lantegi-etxea

Lantegi-etxeko makinen berriztapena, eraikinaren egokitzapena, planimetria eta erregistro tridimentsionala, proiektu arkitektonikoa eta interpretazio-proiektua eta komunikazioa. Monumentua da 2015etik.

Mutiloako meatze-paisaia

2019an, interpretazio-ibilbide autogidatua osatu da, Mutiloako meatze-ondarera gerturatzen gaituen bide zirkular bat. 2005ean hasitako prozesu luze bat da eta, prozesu horren baitan, ikertu, Peatzako paisaiaren ekintza-plana gauzatu eta ondare-elementuak, natura-guneak eta bideak birgaitu dira, lurraldeko zati hau herritarrentzat eta bisitarientzat berreskuratzeko.