Pribatutasun-politika

Tratamenduaren arduraduna

 

 

ONDARTEZ, S.L. IFK: B20919429

HELBIDEA: Segundo Ispizua, 28 Donostia, Gipuzkoa

 

Webgunean datuak biltzearen helburua

Blogaren iruzkin-sistema bat ahalbidetzea.

Harremanetarako inprimakien bidez gurekin harremanetan jar zaitezela ahalbidetzea.

Email bidez harpidedunen zerrenda bat osatzea, zuentzat eduki bereziak eskaintzeko eta blogean izandako sarrera berriak jakinarazteko, baita merkataritza-promozioak ere. Alegia, email marketineko jarduerak egin ahal izateko zerrenda bat sortzea.

Iruzkinak

 

Bisitariek webgunean iruzkinak uzten dituztenean, iruzkinen inprimakian agertzen diren datuak biltzen ditugu, baita bisitariaren IP helbidea eta nabigatzaileko erabiltzaile-agenteen katea ere spama hautematen laguntzeko.

Zure posta elektronikoaren helbidea abiapuntutzat hartuta (hash ere deitzen zaio horri) sortutako kate izengabe bat eman dakioke Gravatar zerbitzuari, hori erabiltzen ari zaren jakiteko. Gravatar zerbitzuaren pribatutasun-politika eskuragai dago hemen: https://automattic.com/privacy/. Zure iruzkina onetsi ondoren, zure profilaren irudia publikoarentzat ikusgai egongo da iruzkinaren testuinguru horretan.

 

Zure datuen tratamendurako legitimazioa zein da?

Zure datuen tratamendurako lege-oinarria zerbitzuaren prestazioa eta/edo interesatuaren onespena da, baita indarrean dagoen araudia ere, hots, Datuen Babeserako Araudi Orokorra (DBAO), Datuen Babeserako Lege Organikoa eta hori Garatzen duen Araudia, eta Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Zerbitzuen Legea.

Oro har, bildutako datu pertsonalak fitxategi batean biltegiratuko dira, webgunearen jarduera berarekin loturiko jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko helburu bakarrarekin.

Bildutako datuak identifikaziorako dira eta egindako jarduera egoki burutu ahal izateko gutxieneko arrazoizkoak izango dira. Alde horretatik, bereziki babestutako daturik ez da jasoko inola ere.

Buletinak (newsletterrak), artikulu berrien ohartarazpenak eta blogeko iruzkin berriak, merkataritza-eskaintzak, jardunaldiak eta, oro har, ONDARTEZ, S.L.ren iritziz bere erabiltzaileentzat interesgarri izan daitekeen edozein informazio bidaltzeko erabiliko dira.

Datu hauek biltzeko legitimazioa erabiltzaileak edozein unetan pribatutasun-politika hau onartzeko laukitxoa markatzean ematen duen berariazko onespenetik dator, eta halaxe ageri da datu pertsonalak biltzen diren toki guztietan.

 

Nori lagatzen dizkiogu?

Jardueraren kudeaketan esku hartzen duten Administrazioko erakundeei: Gizarte Segurantza, Mutua eta abar.

 

Non gordetzen dira zure datuak eta zenbat denboraz gordetzen ditugu?

Jarduera honen izaera dela eta, webgune honetako datu pertsonalak toki desberdinetan gordeko dira: gure webgunearen zerbitzarietan eta ONDARTEZ, S.L.ren instalazioetan. Segurtasunezko kopiak egiteari begira, webgunearen eta posta-zerrendaren kopiak gordetzen dira gure bulegoetan kokatuta dauden biltegiratze-sistemetan. 

Eskainitako datu pertsonalak zerbitzuaren prestazioak eta lan-harremanak bere horretan jarraitzen duen bitartean gordeko dira, eta/edo egon daitezkeen lege-erantzukizunetarako.

Spamaren aurkako politika

Erabiltzaileari bermatzen diogu webgunean bildutako datu pertsonalak ez direla inolako kontzepturengatik hirugarrengo bati lagako, partekatuko, eskualdatuko edo salduko, interesatuak berariaz hori egin nahi izan ezean.

 

Segurtasun-neurriak.

ONDARTEZ S.L.ek bertan bildutako informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta kalitatea bermatuko duten teknika, antolamendu eta segurtasun arloko neurriak hartu ditu, datuen babesarekin loturik indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Erabiltzailearen eta zerbitzariaren arteko komunikazioa datu zifratuen bidez egiten da HTTPS protokoloaren arabera, eta horrek esan nahi du erabiltzaileen konfidentzialtasunerako une honetan ezar daitekeen babes-mailarik altuena izango dela.

 

Badakizu zein diren zure eskubideak?

Edozein pertsonak eskubidea du ONDARTEZ, S.L.n beraiekin loturiko datu pertsonalen tratamendua egiten ari garen ala ez ziur jakiteko. 

Pertsona interesatuek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, baita zuzenak ez diren datuak zuzendu daitezela eskatzeko ere, edo hala egokituz gero, besteak beste, datu horiek bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean datu horiek ezabatu daitezela eskatzeko. 

Baldintza jakin batzuetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute, eta horrelakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.  

Baldintza jakin batzuetan eta beren egoera partikularrarekin loturiko arrazoiengatik, interesatuek beren datuen tratamenduari uko egin ahal izango diote. ONDARTEZ, S.L.k bertan behera utziko du datuen tratamendua, nahitaezko legezko arrazoi horiengatik izan ezik, edo egon litezkeen erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko izan ezik.

Zure eskubideak erabiltzeko, aski duzu mail bat bidaltzea ondartez@gmail.com helbidera, eta 10 laneguneko gehieneko legezko epean ezabatuta egongo dira.  

AHAZTEKO ESKUBIDEA: Zure datuak jendaurrean ikusgai jartzen dituzten webguneei eragiten die, hau da, sare sozialei eta Googleren plataforma desberdinak bezalako webguneei. Guri dagokigunez, zure datuak baliogabetzeko eskubidearen bidez gauzatzen da hori (posta-zerrendaren kasuan), eta halaber, iruzkinen atalean egin dituzun iruzkinak ezabatuz, hala nahi baduzu.