Zerbitzuak

Talde-lana eta erantzukizuna (gure proiektuetako alderdi guztietan) dira gure egitekoaren oinarriak.

Plangintza

Ondarearen eta paisaia kulturalaren ikerketa historikoari ematen diogu lehentasuna, behar-beharrezkoa baita horien balioztapena egiteko eta gero modu egokian babesteko. Ondarearen inbentarioak eta paisaia kulturalaren ekintza-planak egiten ditugu, eta horietan funtsezkoak dira gizarte-eragileen eta herritarren pertzepzioa eta partaidetza.

Ondarea birgaitzea eta aktibatzea

Ondare kulturala aztertzen eta zaintzen dugu eta haren narriadura leheneratzen dugu; erabilera berriak bilatu eta eraldaketak proposatzen ditugu, horien balioa eta funtsa mantenduz.

Komunikazioa eta hedapena

Historia interpretatzen dugu, ondare kulturala. Baliabide turistikoekin lan egiten dugu, horiek ulergai eta erakargarri egiteko. Ibilbide luzeko enpresen kultura baloratzen dugu, unitate didaktikoak eta web-edukiak egiten ditugu, eta bisita gidatu espezializatuak, tailerrak eta konferentziak gauzatzen ditugu. Erakusketa eta museoetarako baliabideak dokumentatzen eta diseinatzen ditugu. Horren guztiaren ondoren, denak modu egokian jarraitzen duela zaintzen dugu.

Arkeologia

Azterketak, kontrol arkeologikoak eta premiazko indusketak. Ageriko egituren azterketa, eremuko indusketak, zundaketak, azterketa arkeologikoak eta azterketa estratigrafikoak.

Ondare dokumentala

Gure ondare dokumentala berreskuratzeko, baloratzeko eta antolatzeko lan egiten dugu. Dokumentuek gizartearen memoria kolektiboa islatzen dute eta giza jarduera modu egokian interpretatzen laguntzen dute.

Ondare higigarria leheneratzea eta berreskuratzea

Ondare-balioa duten makinak, objektuak eta dekorazio-kartelak zaintzen, berreskuratzen eta leheneratzen ditugu. Kokaleku berri bat bilatu eta bizitza berri bat ematen diegu.

Zein proiektutan lan egiten ari garen ikusi nahi duzu?
Ikusi proiektuak