Kultura-ondarea berreskuratzen eta ezagutarazten dugu

Ondartez

2006tik, kultura-ondarea aztertzen, berreskuratzen, kudeatzen eta hedatzen dugu, paisaia, erakunde edo gune baten historia eta memoria transmititzeko nahitaezko erreminta gisa. Proiektuez arduratzen gara, horien aldez aurretiko ideiatik hasi eta guztiz gauzatu arte, gero jarraipena egiteaz ahaztu gabe. 

Gure ibilbide profesionalean zehar, industria-ondarea eta -paisaia nagusi diren proiektuetan espezializatu gara.

Ondarea ondare-legatu baten gisa ulertzen dugu, eta bertan, esku hartzea ezinbestekoa da hura etorkizunera eraman ahal izateko. Hori da erronka… Oinordekoetatik aktoreetara.

Lanaren garapen-prozesuez gozatzen dugu, batik bat bide berriak aurkitzen ditugunean gure lankideekin batera. Izan ere, kulturak eta kultura-ondareak zerikusi handia dute tokiko garapenean, lurraldearen garapenean eta giza garapenean. Esku artean duguna ikasi eta miretsi nahi dugulako. Eta paisaiak, eraikinak, objektuak, hitzak eta irudiak dituzten istorioak kontatzen jarraitu nahi dugulako.

UNESCOk emandako Kultura Ondarearen definizioarekin bat egiten dugu. Eta gure egiten ditugu gutun hauetako planteamenduak: Krakoviako Gutuna, Monumentu eta Multzo Historiko Artistikoak Kontserbatzeari eta Zaharberritzeari buruzkoa; Bruselako Gutuna, Kultura Ondareak Ekonomian duen eginkizunari buruzkoa; Bierzoko Gutuna, Industria eta Meatzaritza Ondareari buruzkoa; eta Nizhny Tagilen Gutuna, Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordearena (TICCIH).

Gure bezeroak

2006an jaio zenetik, Ondartezeko gure profesional taldearekiko konfiantza agertu dute honako bezero hauek:

Abanto-Zierbenako Udala | Andoaingo Udala | Asparrenako Udala | Debako Udala | Eibarko Udala | Elgoibarko Udala | Errenteriako Udala | Itsasondoko Udala | Legorretako Udala | Legazpiko Udala | Markina- Xemeingo Udala | Muskizko Udala | Mutiloako Udala | Oñatiko Udala | Ormaiztegiko Udala | Sopuertako Udala | Ugao-Miraballesko Udala | Gaubeako Udala | Karrantza Haraneko Udala | Zeraingo Udala

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila | Arabako Foru Aldundiaren Kultura Saila | Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saila | Basquetour | Euskal Herriko Unibertsitatea

Azpeitiko Trenbidearen Museoa | Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa | San Telmo Museoa | Eibarko Armagintzaren Museoa

Enpresak eta elkarteak: Altuna y Uria | Aranzadi Zientzia Elkartea, Ekos | AVPIOP | Basoinsa | Ecoingenia | Gipuzkoako Urak | Orbela | VISESA

Eta, beren kultura-ondare zainduarekin eta baloratuarekin etorkizunari aurre egiteko, beren ideiak eta proiektuak gurekin partekatu dituzten partikular guztiak.

Enpresekin eta elkarteekin lan egiten dugu

AVPIOP | Ecoingenia | Ekos | Estudio Lanzagorta | Orbela | Robotito |

[2017] Ateneo Guipuzcoano: Industria Ondarea Gipuzkoan hitzaldia
[2017] Residencial Artia: Miraballes Baserria eraisteko kontrol arkeologikoa, Donostia
[2017] Lea-Artibaiko Mankomunitatea: Tailerra: Industria-ondarea lurralde-garapenaren elementu dinamizatzaile gisa
[2017] Orbela: Artsugarats eta Uzkanga galtzaden dokumentazioa eta kontrol arkeologikoa
[2017] Mutiloako Udala: Paisaia Bizia Ondarearen Europako Jardunaldiak
[2017] Ugao-Miraballesko Udala: Paisaia Bizia Ondarearen Europako Jardunaldiak
[2017] Zumarragako Udala: Paisaia Bizia Ondarearen Europako Jardunaldiak
[2017] COAVN: KOMONO prozesua. Ondare arkitektoniko modernoa modu kolektiboan kudeatzea
[2017] Asparrenako Udala: Ajuria y Urigoitia fabrikaren iturburuko ubidea garbitzeko eta hobetzeko lanen ondare-kontrola
[2017] Ekos: Añarberen behe-ubidera doan ordezko hoditeria-proiektuaren ondare-azterketa
[2015-2017] Muskizko Udala: Gazteluko zamalekua birgaitzeko gida-plana
[2015-2017] Muskizko Udala: Muskizko kostako meatzaritzaren ondarea interpretatzeko plana [2015-2017] Karrantzako Udala: Dolomitas eraikinaren ondare-aktibazioa. Monumentu gisa aitortu zen 7/90 Legearen bitartez
[2015-2017] Jabetza: Zamacola lantegi-etxea birgaitzeko eta haren balioa nabarmentzeko proiektua eta koordinazioa. Eibar
[2016-2017] Itsasondoko Udala: Arbelaren paisaiaren ekintza-plana.
[2016-2017] Abanto-Zierbenako Udala: Gerente putzuaren paisaia-plana
[2016-2017] Ugao-Miraballesko Udala: Nerbioi ibaiaren ibai-paisaiaren ekintza-plana
[2016] Jabetza: Oxillain burdinolaren balioa nabarmentzeko ondare-kontrol arkeologikoa. Markina-Xemein [2016] Debako Udala: Debako galtzadaren kontrol arkeologikoa
[2016] Avpiop: MOCC. Euskal industria Gerra Zibilean
[2016] Elgoibarko Udala: SIGMAren artxibo industriala antolatzea eta hura Euskadiko Artxibo Historikora eramatea
[2016] Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila: Industria Ondarearen Plana. Kudeaketa-eredu berri baterantz
[2016] Orbela S.L.: Zalduondoko galtzada hobetzeko lanen kontrol arkeologikoa. Donejakue bidea
[2015] Sopuertako Udala: Sopuertako meatzaritzaren azterketa: Alen eta Saratxaga
[2015] Sopuertako Udala: Olabarrietako mineral-zamalekuen dokumentazioa eta interpretaziozko seinaleztapena. Castro-Traslaviña burdinbidea
[2015] Orbela S.L.: San Roke galtzadaren indusketa arkeologikoa, Deba
[2015] Avpiop: Euskadiko industria-dokumentuen ondarea kudeatzeko txostena
[2014-2016] Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila: Donejakue bideari atxikitako elementuen ondare-aktibazioa. Deba-Markina etapa
[2015] Aranzadi Z.E.: Industriako eta industriaurreko elementuen ondare-balioespena Urumean, Hernanin
[2015] Muskizko Udala: Muskizko meatze-barrutietako paisaiaren ekintza-plana
[2015] Asparrenako Udala: Ajuria y Urigoitia fabrikako paisaiaren ekintza-plana
[2015] Mutiloako Udala: Peatza-Troiko paisaiaren ekintza-plana
[2014] Ekos: Fanderiako presa berritzeko esku-hartze arkeologikoaren memoria, Errenterian [2014] Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa: Abanto-Zierbenako meatzaritzaren ondare-azterketa. Euskal Herriko Meatzaritzaren Atlasa
[2014] Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila: Araxes paper-fabrikaren ondare- eta balioztapen-txostena. Tolosa
[2014] Karrantzako Udala: Dolomitas del Norte fabrikari balioa emateko eta museo bihurtzeko zuzendaritza eta dokumentazioa
[2014] Euskal Herriko Unibertsitatea: Barbadun eta Artibaiko ibai-arroetako paisaiaren eta ondarearen azterketa
[2014] Ugao-Miraballesko Udala: Udiarraga Ermitaren indusketa arkeologikoa [2014] Andoaingo Udala: Andoaindarrak Unitate Didaktikoa 1615-2015
[2014] Elgoibarko Udala: Emakumeak eta industria Elgoibarren erakusketarako gidoia, edukiak eta dokumentazioa
[2013] Legazpiko Udala: Aholkularitza eta koordinazioa Legazpiko udalerriko industria-ondarearen plan berezian
[2013] Orbela S.L.: Donejakue bideko galtzaden balioa nabarmentzeko kontrol arkeologikoa
[2012-2014] Muskizko Udala: Muskizko meatzaritza-barrutien historiari eta ondareari buruzko azterketa
[2012-2014] Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila: Monumentu-multzoari atxikitako elementuen balioa nabarmentzea. Markinako, Gernikako eta Goierriko ermitak
[2013] Gipuzkoako Foru Aldundia: Urumea arroko ondarearen azterketa (Loiola-Martutene)
[2012] Euskal Herriko Unibertsitatea: Urola arroko eta Zadorrako burdinolen eta erroten inbentariorako eta baloraziorako aholkularitza
[2010-2012] Mutiloako Udala: Mutiloako Meatze Barrutiaren balioa nabarmentzea eta hedatzea
[2012] Orbela S.L.: Larrabetzuko Salbatore Ermitaren kontrol arkeologikoa eta dokumentazioa
[2012] Eibarko Udala: Eibarko Industriaren Museoa. Bisita gidatuak eta museoko fondoen katalogazioa
[2012] Eibarko Udala: Bisita gidatuak Eibarko Industriaren Museoan
[2011] Orbela S.L.: Gaubeako eremitorioetako ibilbidearen dokumentazioa. Araba
[2010-2012] Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila: Euskal Autonomia Erkidegoko balio kulturaleko industria-paisaien inbentarioa egiteko laguntza teknikoa