Gustave Eiffelen markesina
Oporretan, Garabit trenbide-biaduktua ezagutu ahal izan genuen Frantzian, Truyère ibaitik 122 m-ko altueran kokatuta dagoena. Alexandre Gustave Eiffel ezaguna izan zen eraikuntza horren buru, 1881etik 1884ra.
Horrek guztiak gogorarazi zigun Donostiako Ipar Geltokian bere horretan mantentzen dela ingeniari ezagun berberak, Gustave Eiffelek, diseinatutako markesin bat. Hain zuzen ere, hura da bere enpresak Euskal Herrian eraiki zuen egitura bakarra.
Espero dugu Abiadura Handiko Trena hirira iristean balio kalkulaezineko instalazio hori barne har dezala.
Leave a Reply