Emakumeak eta industria Elgoibarren

Erakusketa: Elgoibarko emakumeak eta industria. Bizitza bat, hamaika lan.

Makina-erremintaren mendeurrenean (1914-2014) kokatzen da erakusketa. Ikuspegi kronologiko batean oinarrituz, Elgoibarko emakumeek egindako lana aztertzen da. Josi, marraztu, irakatsi, ikasi, kozinatu, erabaki, zerbitzatu, saldu, zuzendu, diseinatu, eraiki eta imajinatu egiten duten emakumeak. Azken finean, Elgoibarko industrian eta garapenean eragin duten eginkizunak bete dituzten eta horietan ahalegina egin duten emakumeak.

Client: Elgoibarko Udala. Berdintasun Saila.
Date: 2014
Services: Komunikazioa + hedapena