67 industria-paisaia kultural garrantzitsuenak identifikatu ziren, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen esparruan, horiek babesteko funtsezko proposamenak egiteko. Kultura-paisaiak eta horien kudeaketa egokia erantzukizun garaikide bat dira gizarte-balioak barne hartzen dituzten kalitate oneko inguruneak konfiguratzeko.
Plangintza
Industria Ondarearen Plana
Etorkizunean jarraitu beharreko hausnarketa, diagnostikoa eta estrategia, euskal industria-ondarea ikusgai egiteko eta zeharkako politika kultural eta politikoen ibilbide-orrian txertatzeko.
“Ondareaz hitz egiten dugunean, ez dugu legatuaz bakarrik hitz egin behar, ondarearen gaineko ekintzaz baizik, ekimen berriak sustatzeko eta premia berriak asetzeko” – Xavier Greffe
Nerbioi ibaiaren ibai-paisaia
Eremu honetan, udalerriko herritarrek ibaiarekin duten lotura berreskuratzea izan da paisaia-kalitatearen helburu nagusia. Herritarrekin mantendu den komunikazioa eta partaidetza zuzena ezinbestekoak izan dira.
Fresnedoko meatze-paisaia
Gerente Putzu gisa ezagutzen den meatze-gune honen interpretazio-plana. Bertan daude Marianela, Lorenza, Domingo eta beste meategi ezagun batzuk ere. Aurrez, meatze-aztarnen inbentario bat eta paisaia-plan bat egin dira.
Muskizko meatze-paisaia
Olabarrietako interpretazio-seinalizazioa
Castro-Traslaviña meatze-trenbide zaharraren ondoan kokatuta dauden mea-zamalekuak birgaitu ondoren (bide berdea da gaur egun), haren interpretazioa egin ahal izan da, instalatutako seinaleztapenari esker. Sopuertako meatzaritzaren ondare- eta historia-azterketarekin jarri zen abian prozesua.
Mutiloako meatze-paisaia
2019an, interpretazio-ibilbide autogidatua osatu da, Mutiloako meatze-ondarera gerturatzen gaituen bide zirkular bat. 2005ean hasitako prozesu luze bat da eta, prozesu horren baitan, ikertu, Peatzako paisaiaren ekintza-plana gauzatu eta ondare-elementuak, natura-guneak eta bideak birgaitu dira, lurraldeko zati hau herritarrentzat eta bisitarientzat berreskuratzeko.