Komunikazioa

Emakumeak eta industria Elgoibarren

Makina-erremintaren mendeurrenean (1914-2014) kokatzen da erakusketa. Ikuspegi kronologiko batean oinarrituz, Elgoibarko emakumeek egindako lana aztertzen da. Josi, marraztu, irakatsi, ikasi, kozinatu, erabaki, zerbitzatu, saldu, zuzendu, diseinatu, eraiki eta imajinatu egiten duten emakumeak. Azken finean, Elgoibarko industrian eta garapenean eragin duten eginkizunak bete dituzten eta horietan ahalegina egin duten emakumeak.

Andoain 1615 Unitate Didaktikoa

Andoain herribilduaren historia momentu historiko batean Unitate didaktiko honek Andoainen eta Tolosaren arteko desanexioa gerturatzen die bigarren hezkuntzako ikasleei; gainera, udalerri independente gisa nola sortu zen azaltzen die (Gipuzkoan bertan), gertakari horren…

Muskizko meatze-paisaia

2012an babestutako Muskizko meatze-barrutien ondare-aktibazioa Pixkanaka, honako proiektu hauek garatu dira: Azterketa Historiko-Arkeologikoa, Muskizko Meatzaritzako Paisaiaren Ekintza Plana, Hoyo-Onton Barrutiaren Paisaia Hobekuntza, Muskizko Meatzaritza Paisaiaren Interpretazio Plana eta Gazteluko Zamalekuaren Zuzendari Plana.…

Olabarrietako interpretazio-seinalizazioa

Castro-Traslaviña meatze-trenbide zaharraren ondoan kokatuta dauden mea-zamalekuak birgaitu ondoren (bide berdea da gaur egun), haren interpretazioa egin ahal izan da, instalatutako seinaleztapenari esker. Sopuertako meatzaritzaren ondare- eta historia-azterketarekin jarri zen abian prozesua.

Dolomitas del Norte fabrika

Dolomitas del Norte fabrika museo egiteko kontzeptualizazioa, 2002an Kultura Ondasun gisa kalifikatua. Multimedia-, bideo- eta seinaleztapen-instalazioaren sorrera.

Mutiloako meatze-paisaia

2019an, interpretazio-ibilbide autogidatua osatu da, Mutiloako meatze-ondarera gerturatzen gaituen bide zirkular bat. 2005ean hasitako prozesu luze bat da eta, prozesu horren baitan, ikertu, Peatzako paisaiaren ekintza-plana gauzatu eta ondare-elementuak, natura-guneak eta bideak birgaitu dira, lurraldeko zati hau herritarrentzat eta bisitarientzat berreskuratzeko.